XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kuartzoa

Kuartzoa silizio dioxidoa (=sIo=2), Lurrazaleko mineralik ugariena da: hondar-aleak gehienetan kuartzozkoak dira eta granitoa ere neurri handi batean kuartzoz osaturik dago.

Zenbaitetan dimentsio handiko kristal-itxura izaten du; horiek optikan eta elektrizitatean erabiltzen dira batik bat.

Propietateak

Propietate nagusiak honakoak dira:

- suaren aurrean iraunkortasuna
- gardentasuna
- gogortasun handia
-Eguzki-izpiei iragazten uzten die
.

Naturan forma berezirik gabe edo kristal-itxuran agertzen da.

Aplikazioak

Kuartzozko beira, gardena eta aldaketa termikoen aurrean bereziki iraunkorra izateaz gain, izpi ultramoreei iragazten uzten die.

Hori dela-eta halogeno-lanparak eta eguzki-argi artifizialeko lanparak egiteko erabiltzen da; izan ere, lan horietan 800 ampdeg;C-ko tenperaturak lortzen dira askotan.

Kristal-itxurako kuartzoa harri-kristal izenez ezautzen dugu, gardena eta koloregabea da.

Koloredun barietateak batik bat bitxigintzan erabiltzen dira: agatak amatistak, topazioa, etab.

Itxura berezirik gabeak edo amorfoak etxeko eta laborategiko tresnak egiteko erabiltzen dira nagusiki; oso iraunkorrak dira zuzeneko suaren aurrean eta tenperatura aldaketa handiak jasaten dituzte.

Agata, kuartzoaren barietatea.

Amatista, kuarzoaren barietatea.